AURKEZPENA

Ongi etorriak Sabino Arana Goiriren jaiotzaren 150. urteurrena (1865) dela eta eginiko web orrira. Euskal abertzaletasunaren aitak umetatik eta hil arte (1903) sorturiko agiri guztiak aurkituko dituzue.

Sabinoren testu guztiak –eskuizkribuak, makinaz idatzitakoak, argitaratuak edo orain arte argitarabeak- ikertzaile eta publiko orokorrarentzat eskuragarri jarri izan nahi ditugu, Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzailearen pentsamendu eta obrak ezagutarazteko.

Egitasmo hau Sabino Aranaren artxibo pribatuko argitaragabeko agirietan oinarrituta dago, zirriborro, eskuizkribu, eskutitzak edota marrazkiak, baita Aranaren jarraitzaile eta garaikideek jaso eta gorde zituzten Sabinoren eskutitz eta agiriak ere, gure Agiritegian dohaintza moduan jaso ditugunak. Agiri hauekin batera aurretik batu eta transkribatutako beste batzuk daude, Aranari buruz argitaratutako beste erreferentzia batzuk, baita beste material grafiko batzuk ere –ez bakarrik bere argazkiak baizik eta bere bizitzan zehar ingururuan izandako objektuak ere-. Guzti hau pertsonaiaren ikuspegi politiko, sozial eta kulturala erakusteko.

Sabino Arana texto guztiak, liburuak, liburuxkak, garaiko egunkari eta aldizkarietan argitaratutako artikuluak, txostenak, eskutitzak, txartelak, abestiak edo poesiak eskaneatu ondoren web orri honetan jarri dira eskuragarri.

AGIRITEGI izenburupean, Aranaren eskuizkribu orijinalen erreferentziak agertzen dira (azalpenak eta jpg irudiak), gehien bat argitaragabeak.

ARGITALPENAK sailean, irakurleak Aranak eginiko edo zuzendutako lanak ikusiko ditu osorik (liburuak, liburuxkak, egunkariak eta aldizkariak, jpg-n) eta jatorrizko bertsioetan, argitaratu ziren moduan. Prentsari dagokionez, egutegi batean aukeratu ahal izango da bilatzen den data.

LAN GUZTIAK, berriz, argitaratutako Aranaren testuak erakusten ditu, pdf-n, eta aurreko sailaren errepikapena badirudi ere, testu hauen gainetik Karaktere Ezagutza Optiko bat pasatu da (OCR) eta honi esker testu librean bilaketak egin daitezke, oso emaitza onak lortuz (artikulu zehatzak).

Web orri honetan jasotako informazioa pentsamendu abertzalearen sorrera eta Sabino Arana Goiri, Euskadiren historian, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran funtsezko pertsonaren pertsonalitatea ezagutzeko baliogarria izango delakoan gaude.